GAUR BerriakBerriak

III. Berdintasun Planak emakume eta gizonen arteko desberdintasun sozialak gutxitu edo errotik kentzeko helburua duten neurriak jaso ditu

Dokumentua bihar onartuko du Tokiko Gobernu Batzordeak. Zeharkako neurriak martxan jartzea planteatzen du eta Udaleko departamentuetan aplikatzea. Gure hiriko emakume eta gizonen errealitateari buruzko diagnostikotik abiatu da. Planaren lanketan hiritarren partaidetza sustatu dute. III. Berdintasun Plan honek 2014tik 2018rarte iraungo du. Plana lehentasunezko eremuen baitan antolatu dute. 7 ildo nagusi finkatu dituzte.

San Sebastian Turismok iaz baino %30 turista gehiago artatu ditu Aste Santuan

Guztira, 6.711 turistaren bisita jaso du bere bulegoan. Turismo zerbitzuen salmentak ere gora egin du.

‘La Bohème’ eta ‘Sinfonia Amaigabea’ obrek zubi lanak egingo dituzte Musika Hamabostaldiaren lehen eta 75. edizioaren artean

75. urteurrenaren haritik, jaialdiaren historian erreferentziazkoak izan diren lanak, orkestrak eta taldeak ekarriko dituzte gogora.

Opera antzeztuaren alorrean, Musika Hamabostaldiak 1939. urteko lehenengo edizioan eskaini zuen opera bera antzeztuko da aurten ere: La Bohème. Rotterdameko Filarmonikoa, English Baroque Solists, Budapest Festival Orchestra eta Toulouseko Kapitolioko Orkestra izango dira Kursaal Auditorioan entzungo diren orkestra handienetariko batzuk.

Mendi Tour, Bilbao Mendi Film Festival-eko onena, Donostian

Maiatzaren 6 eta 8an, Donostiako Antzoki Zaharrak Mendi Tour jaialdiari, mendiarekin lotutako zinemaren inguruan jarduten den Bilbao Mendi Film Festival 2013eko film onenen hautaketari, ateak irekiko dio berriz ere.

‘Altzaquillo’, euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen ikuskizuna

Euskal dantza eta flamenko uztartzen dituen ikuskizun bat prestatzen ari dira Larratxo Kultur Etxean hilabete hauetan, sortzaile amateurren eta profesionalen arteko elkarlanari esker. Lan honetan parte hartzen dute bertako flamenko talde bateko hamar dantzarik, beste hainbeste euskal dantzarik eta Jon Mayak, dantzari profesional eta koreografoak.

Materia organikoa biltzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko kanpaina aurrera doa

Azken asteetan Nora Galparsoro, Donostiako Udaleko Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzia, Morlans, Egia eta Erdialdean izan da, materia organikoa biltzeko sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa eman eta hiritarren zalantzak argitzeko.

Liburuaren Nazioarteko Eguna, iruditan

Gipuzkoa plazan azoka jarrita dago eta hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar.

Albiste Gehiago

Partaidetza Zuzena Jardunaldiak

AgendaGaurko Agendaren RSSa

Donostia 2016