"Beste Mundu Batzuetako Eskolak" erakusketa. Kim Manresa. Urtarrilak 27tik apirilak 29ra Aiete Kultur Etxean

Bi hitzaldi eta hiru pelikula bezalako ekintza osagarriak eskeiniko dira hezkuntza eskubidearen inguruan

Kim Manresa (1961, Bartzelona) oso ezaguna den kazetari-argazkilariaren "Beste Mundu Batzuetako Eskolak" erakusketa ostiral honetan, urtarrilaren 27an inauguratu da, Aiete Kultur Etxean. Zenbait urteetan zehar eginiko 50 argazkiez osatutako erakusketa hau  bidaietan ezagututako herri ezberdinetako hezkuntza- eskubidearen errealitatea erakutsi nahi du.

Zuri beltzean eginiko argazki erakusketa ibiltaria da hau, 2006tik Catalunia, Asturias, Alakante eta Mallorkan zehar ibili dena. Publiko orokorrari zuzenduta dago, bereziki, 6 eta 18 urte bitarteko gazteei. Bisitak egiteko interesa duten ikastetxeek  edota informazioa eskatzeko 943 48 19 75 telefonoan edo  bakearenetxea@donostia.org.posta elektronikoaren bidez egin dezakete.

Erakusketa Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez, eta Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-k antolatu dute, Donostia Kultura eta Garaian taldearen lankidetzarekin. Horrela, Donostiako Udalak, balioetan oinarritutako hezkuntza eta giza eskubideen sustapena bultzatzen jarraitu nahian, hiritar guztieiei erakusketa hau hurbiltzea nahi izan du.

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainan partehartzea


Carlos Ernesto García, erakusketaren komisarioa, Naiara Sampedro, Donostiako Udaleko Berdintasuna, Migrazio eta Gazteriako Zinegotzi Ordezkaria eta Luis Mª Naya, EHUko Filosofia eta Hizkuntza Zientzien Fakultatearen irakasleak izan ziren komunikabideei erakusketa aurkeztu zutenak. Esposizioa datorren apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai Aiete Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.

Erakusketa Indarkeria Ezaren eta Bakearen Aldeko Eskola Egunaren barne kokatzen da, eta gainera Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrenaren gertutasunarekin  (urtarrilak 30) bat egiten du,  Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen jardueretan hasieratik eragina izan duen bost pertsona ospetsuenetariko bat delarik.

Bestalde, erakusketarekin batera doazen ekintza osagarrietako programa interesgarria antolatu egin da, hurrengo hilabeteetan osatuko dena. Ekintza horien artean, hezkuntza-eskubideari buruzko hitzaldi batzuk izango dira eta baita 3 pelikulen proiekzioa ere solasaldi banarekin.

Gainera, erakusketak Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainan parte hartuko du. Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza-Astea (HAMA)-ren bidez , apirilaren 23tik 29ra.  Kanpainaren aurtengo helburua hezkuntza goiztiarraren eskubidea defendatzea izango da (6 urte bitartekoa).

"Beste Mundu Batzuetako Eskolak" erakusketaren inaugurazioa.
Kim Manresa. Urtarrilak 27, 18:30tan.  Apirilak 29ra arte ikusgai.Aiete Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Ordutegia: Asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:30etara. Larunbata eta igandeetan 10:00etatik 14:00ak arte.
Antolatzailea:
Donostiako Udala Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez,  Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPV,  Donostia Kultura eta Garaian taldearen lankidetzarekin.

Ekintza osagarriak


"Pobrezia, gizarte- bazterketa eta hezkuntza-eskubidea"hitzaldia.
Alejandro Tiana, OEI-ko Goi- mailako Ikasketa Unibertsitarioen Zuzendaria. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea (Gandhi Aretoa). Otsailak 15, 18:30ean.

"Hezkuntza- eskubidea nazioarteko ikuspegitik" hitzaldia.
Luis Mª Naya, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, EHU. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea (Gandhi Aretoa). Martxoak 14, 18:30ean.

Zine forum-a “Buda explotó por vergüenza”
(gaztelaniazko azpitituluak). Dinamizatzailea: Garaian taldea.
Aiete Kultur Etxeko Areto nagusian. Otsailak 29, 18:30ean.

Zine forum-a  “Hijas de Belén” eta “Binta y la gran idea”
(euskarazko azpitituluak). Dinamizatzailea: UNICEF. Aiete Kultur Etxeko Areto nagusian. Martxoak 28, 18:30ean.

Informazio gehiago. Prentsa oharra
Imagen 2

Imagen 3
Erakusketaren argazkietako bat eta prentsaurrekoko une bat.





Irudi galeria

2012/01/27-an argitaratua